XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Semearen anai-arrebaen burruka ta estuasunaz, bere ama-biotza kezkatzen da, aalik-eta zeru-zorioneratu arte guztian.

Garaipen betea Andre Mariren Zerura Jasotea! Gure izaera argalak, pekatuagandik eta eriotzagandik lortutako garaipen bete-betea, eta geroko betiraunde-bizitzaren oaria!.

Bere goimaillako garaipenean, gure biotzetan itsatsigarri zaizkigun iru erakutsi sakon, ematen dizkigu.

Askatasunezkoa, lendabizikoa. Bere biotza zan Jesukristo Zeruan zuan-da, arutzaxe begira, ezinbestez, bizi bear.

Guri ere, bere antzera, itxaropen bereziz kemendurik, eta emengoetatik jareginda ez zearo atzenduta baño!, Jainkoak itzemandako ondasunez oroi, eta gogo-biotzak Zerura jasorik ditugula bizitzea dagokigu.

Egindako utsegiteen arantzarik eza, bigarrena.

Zenbaitetan emen, pekatua uskeritzat edo, jo oi da.